Uztailari amaiera ezberdin bat emateko txangoa antolatu zuen Zuhatza-Kolore Anitzek uztailaren 26rako (larunbata). Parte hartzaileak egun-pasa joan ziren Elorrioko igerilekura eta bertan uretako txirristez gozatzeko aukera izan zuten. Autobusez egin zuten joan-etorria.
Taldekideek azaldu dutenez, guztira 33 haurrek eta zazpi begiralek parte hartu zuten txangoan. "Lehen aldiz joan gara Elorriora eta haurrek primeran pasa dute. Lau txirrista ezberdinetan aritu ziren lasterketak egiten eta jolasean. Gainera, eguraldi lainotua izan arren, igerilekuetan bakarrik egoteko aukera izan genuen. Beraz, egun-pasa ederra egin genuen. Haurrek esan digute igerileku hauek Hernanikoak baino gehiago gustatu zaizkiela", laburbildu dute begiraleek.
Irteeran parte hartu zuten guztiei eskerrak eman dizkie aisialdi taldeak. "Mila esker denoi eta hurrengora arte!".