Zuhatza-Kolore Anitzek haurrentzako irteera antolatu du Elorrioko igerilekura

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan

Arg.: Elorrioko Udala

Aisialdi taldeko begiraleek Elorrioko igerilekura egun-pasa joateko irteera antolatu dute uztailaren 26rako. Izena emateko azken eguna uztailaren 23a izango da.

Uztailari amaiera ezberdin bat emateko txangoa antolatu du Zuhatza-Kolore Anitzek uztailaren 26rako (larunbata). Parte hartzaileak egun-pasa joango dira Elorrioko igerilekura eta bertan uretako txirristez gozatzeko aukera izango dute. Autobusez egingo dute joan-etorria; irteera 09:30ean izango da, zumardiko parketik, eta itzulera, berriz, 16:00etan.

Zabalik dago irteeran parte hartzeko izen-ematea eta uztailaren 23a (asteazkena) izango da horretarako azken eguna. Interesa dutenek Internet bidez egin beharko dute izen-ematea, esteka honetan.

Plaza mugatuak izango dira. Irteeran parte hartu nahi dutenek 42 euro ordaindu behar dituzte (bi euro gutxiago familia ugariek edota Zuhatza Euskara Elkarteko bazkideek). Prezioaren barruan sartuta daude sarrera, autobusa eta asegurua.

Irteerari buruzko informazio gehiagorako, herritarrek koloreanitz@gmail.com posta elektronikora idatzi dezakete.