Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeko kide izan nahi dutenekin bilera irekia egingo dute gaur (uztailak 17). 18:00etan izango da hitzordua, Kultur Elkarteko plazan.
Zehaztu dutenez, gaurko bileraren helburua da hurrengo ikasturtera begira taldea indartzea, eta horregatik hasi dira orain taldekide gehiago lortzeko saiakera egiten.
Azaldu dutenez, begirale titulua dutenak eta ez dutenak daude gaurko hitzorduan parte hartzera gonbidatuta. "Zuhatza-Kolore Anitzen parte hartzeko interesa baldin baduzu, etorri bilerara, idatzi mezu bat koloreanitz@gmail.com helbidera edo jarri zuzenean harremanetan taldeko edozein kiderekin", adierazi dute.