Igandean amaitzen da Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2025ko mai. 8a, 10:41

HH5etik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean egingo dira, bi txandatan banatuta. Igandean (maiatza 11) amaitzen da izena emateko epea.

Euskal udaleku irekietan izena emateko aukera dago oraindik ere, igandera arte, Internet bidez (esteka honetan). 

Debako Udalak eta Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak elkarlanean antolatutako Kolorez Blai udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean egingo dira, bi txandatan banatuta: ekainaren 30etik uztailaren 11ra izango da lehenengoa (HH5, LH1 eta LH2 mailetako haurrentzat), eta uztailaren 14tik 24ra bigarrena (LH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat). Aisialdiko jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, 09:30etik 13:00etara; uztailaren 25ean ez da udalekurik izango, eta hilaren 24an 09:30etik 16:30era artekoa izango da eskaintza.

Gogorarazi dute plaza mugatuak direla; hortaz, eskainitako plazak baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa egingo dute. Zozketa horretan lehentasuna izango dute Deba-Itziarren eskolatutako haurrek.

Edozein zalantza argitzeko edota informazio gehiagorako: 641 46 52 42 telefono zenbakia edo koloreanitz@gmail.com posta elektronikoa.