Zuhatza-Kolore Anitzek Askizura egindako irteera iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2025ko mai. 9a, 09:32

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara bitarteko 26 ikaslek parte hartu zuten aisialdi taldeak antolatutako txangoan. Hona hemen hiru eguneko irteeran ateratako zenbait argazki.

Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeko sei begirale eta 26 haur izan ziren maiatzaren 1etik 3ra arteko zubian Askizuko aterpetxean. Bertan, begiraleek laburbildu dutenez, musika, jolasak, barreak, dantzak, txutxu-mutxuak... izan ziren protagonistak.

"Getariara joan ginenean harrapatu gintuen euriak, baina pista jolasa egiteko aukera izan genuen. Bertako jende jatorrari esker, gainera, Getaria izena nondik datorren ere ikasi genuen!", aipatu dute. Besteak beste, gaueko gaubeletan Piztu Telebista eta bestela mila saio ikusi zituztela, azken gauean diskotekan dantzan aritu zirela eta lokartu aurreko txutxu-mutxuak ere ez zirela falta izan azaldu dute aisialdi taldeko kideek. "Begiraleok oraindik ere atseden hartzen ari gara, zubi luzean gastatu dugun energia guztia berreskuratu nahian", aitortu dute umoretsu. Esker oneko hitzak ere izan dituzte: "Mila esker irteeran parte hartzeagatik eta hurrengora arte!".