Zabalik dago Kolorez Blai udaleku irekietan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan

HH5etik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean egingo dira, bi txandatan banatuta. Maiatzaren 11n amaituko da izen-ematea.

Debako Udalak eta Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak elkarlanean antolatutako Kolorez Blai euskal udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartean egingo dira, bi txandatan banatuta: ekainaren 30etik uztailaren 11ra izango da lehenengoa (HH5, LH1 eta LH2 mailetako haurrentzat), eta uztailaren 14tik 24ra bigarrena (LH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat). Aisialdiko jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, 09:30etik 13:00etara; uztailaren 25ean ez da udalekurik izango, eta hilaren 24an 09:30etik 16:30era artekoa izango da eskaintza.

Izen-ematea

Internet bidezko izen-ematea zabalik dago (esteka honetan). Aurrez aurre egin nahi dutenek Zuhatza elkartearen bulegora jo beharko dute apirilaren 30ean, maiatzaren 5ean edo maiatzaren 7an, ondoko ordutegian: 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Edozein zalantza argitzeko edota informazio gehiagorako: 641 46 52 42.