Zuhatza-Kolore Anitzek Bizkaia Park Abenturara egindako irteera iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2025eko urtarrilaren 8a

Debako eta Itziarko LH1 eta LH6 bitarteko 48 haurrek parte hartu zuten joan den urtarrilaren 3an Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak Bizkaia Park Abenturara goiz-pasa joateko antolatu zuen irteeran. Begiraleek azaldu dutenez, orain bi urte bezalaxe, autobusez egin zuten Gueñesera joan-etorria eta "gustura eta giro onean" ibili ziren urte berriari hasiera emateko lehenengo txangoan. Horren erakusgarri dira haur parkean ateratako irudiak.