Uztailaren 1etik 26ra Debako Udalak eta Zuhatza-Kolore Anitzek antolatutako euskal udaleku irekietan parte hartuko duten haurren gurasoei eta tutoreei zuzenduriko bilera egingo da gaur arratsaldean (ekainak 28). Hitzordua 19:00etan hasiko da, eta hezitzaileek udalekuei buruzko argibideak emango dituzte bertan.
Zalantzarik izanez gero, herritarrak hezitzaileekin harremanetan jar daitezke zuzenean, 632 99 43 27 telefono zenbakira deituta edo koloreanitz@gmail.com e-mailera idatzita.