Uztailaren 1ean hasiko dira Debako Udalak eta Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak elkarlanean antolatutako euskal udalekuak, HH5etik LH6ra bitarteko haurrei zuzenduta. Eta antolatzaileek jakinarazi dute izena epe barruan eman duten haur guztiak onartuak izan direla.
161 partaide izango dira guztira: uztailaren 1etik 12ra egingo den lehen txandan 77 umek parte hartuko dute, eta hilaren 15etik 26ra bitartean egingo den bigarren txandan, aldiz, 84k. Lantaldea bederatzi begiralek osatuko dute eta proiektua Sara Goikoetxeak koordinatuko du.
Onartutako haurren zerrenda ikusgai dago udal webgunean (ikusi HEMEN) eta erreklamazioak koloreanitz@gmail.com helbidera idatziz edo 632 99 43 27 telefono zenbakira deituz egin behar dira. Gaur (maiatzak 24) da horretarako azken eguna.