Zabalik dago Kolorez Blai udaleku irekietan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan

HH5etik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako udalekuak uztailaren 1etik 26ra bitartean egingo dira, bi txandatan banatuta. Maiatzaren 10ean amaituko da izen-ematea.

Bueltan datoz Debako Udalak eta Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak elkarlanean antolatutako Kolorez Blai euskal udaleku irekiak.

Uztailaren 1etik 26ra bitartean egingo dira, bi txandatan banatuta: uztailaren 1etik 12ra izango da lehenengoa (HH5, LH1 eta LH2 mailetako haurrentzat), eta uztailaren 15etik 26ra bigarrena (LH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat). Aisialdiko jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, 09:30etik 13:00etara; uztailaren 25ean ez da udalekurik izango, eta hilaren 26an 09:30etik 16:30era artekoa izango da eskaintza.

Izen-ematea

Internet bidezko izen-ematea zabalik dago (esteka honetan). Aurrez aurre egin nahi dutenek Zuhatza elkartearen bulegora jo beharko dute maiatzaren 2an, 3an eta 10ean goizez (09:30-12:00), edo hilaren 6an, 7an, 8an eta 9an arratsaldez (15:30-18:00). Edozein zalantza argitzeko edota informazio gehiagorako: 632 99 43 27.