Hezitzaile eta begirale euskaldunen lan poltsa osatzeko deialdia ireki du Zuhatza-Kolore Anitzek

Erabiltzailearen aurpegia Kolore Anitz (Zuhatza) 2024ko mar. 26a, 14:14

Apirilaren 21ean amaituko da lan poltsan izena emateko eta curriculuma bidaltzeko epea.

Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak hezitzaile eta begirale euskaldunen lan poltsa osatu nahi du, datozen hilabeteotan sor daitezkeen beharrak asetzeko helburuz. "Beraz, aisialdiko ekintzetan gurekin begirale lanetan jarduteko prest baldin bazaude, ez izan zalantzarik eta batu gure taldera, birritan pentsatu gabe!", nabarmendu dute.

Interesdunek apirilaren 21a baino lehen bidali behar dituzte CVak. Xehetasunak, ondoko estekan.