Taldearen esanetan, goizean zehar egindako ekintzek “izugarrizko arrakasta” izan zuten, “eta Gaztetxeko kontzertuari ere gogor ekin zion Debako eta inguruko herrietako gazteriak”.
“Mila esker, kolore-familia, beste behin ere zuen inplikazio maila inoiz baino altuagoa dela adieraztearren –gaineratu du–. Eskerrak, era berean, Amildegi taldeari, bere musikaz Debako Gaztetxean izugarrizko mugimendua sortzearren, eta Kolore Anitz Aisialdi Taldeari eta Zuhatza Elkarteari babesa erakustearren”.
Taldea laster izango omen da berri gehiagorekin; “bitartean, segi zeuen eta gure bizitza kolorez betetzen!”.