Udalekuetako lehen txanda uztailaren 4tik 15era artekoa izango da eta HH 5 (2016an jaiotakoek) eta LH 1 eta LH 2koek (2015-2014) hartuko dute parte. Bigarren txanda, berriz, uztailaren 18tik 29ra izango da eta bertan LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6ko umeek (2013-2012-2011-2010) jardungo dute. Aurreko urteetako dinamikari eutsiz, astelehenetik ostiralera egingo dira udalekuak, 9:30etik 13:00etara. Zuhatza elkarteak, Kolore Anitz taldeak eta Udalak elkarlanean antolatzen dute egitasmoa.