Uztailaren 4an hasiko dira Kolorez Blai udalekuak. Lehen txanda hilaren 4tik 15era bitartean izango da (2014-2016 artean jaiotakoek hartuko dute parte); bigarren txanda, aldiz, uztailaren 18tik 29ra (2010-2013 artean jaiotakoentzat). Udalekuak astelehenetik ostiralera egingo dira, 9:30etik 13:00etara.
Aurten 190 haurrek parte hartuko dute udalekuetan, uste baino askoz gehiagok. Izena eman zuten haur guztiak onartuak izan dira, eta hamahiru begiralek eta Itsaso Iciar koordinatzaileak osatuko dute haurrekin lanean arituko den lantaldea. Kolorez Blai udalekuak Debako Udalak eta Zuhatza Euskara Elkarteak antolatzen dituzte, elkarlanean.