Haurrei zuzendutako tailer eta kontzertu didaktikoen bitartez, musikaren munduan modu erakargarrian barneratzeko proposamena dakar eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen du. Alegia, “gizarte honek baztertzen dituen gauzak eraldatu, eta zoragarriak diren musika-tresna bihurtuko” dituzte saioan; “giro atsegin eta parte-hartzaile batean, isiltasunari forma emango diogu sormena landuz. Musika ulertzeko eta maitatzeko bide berria ezagutzeko aukera izango dugu”, diote ikuskizuneko kideek.
Saio irekia izango da zumardikoa eta, Kolore Anitz Aisialdi Taldearekin elkarlanean, Kolorez Blai udalekuetako haurrek ere parte hartuko dute bertan; izan ere, HH5 eta LH1-2 mailetan dabiltzan ikasleek udalekuetan landuko dute Trakamatrakaren proiektua eta zuzeneko ikuskizunean ere arituko dira ondoren.