Zuhatza-Kolore Anitzek irteera antolatu du Baztan Abentura Parkera

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2023ko eka. 13a, 12:53

LH 3 eta LH 6 maila arteko ikasleek Baztango abentura parkera joateko aukera izango dute ekainaren 23an. Txangoan parte hartzeko izen-emate orriak eskolan jasoko dira, ekainaren 15ean.

Zuhatza-Kolore Anitzek egun osoko txangoa antolatu du datorren ekainaren 23rako, LH3-LH6 bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Elizondoko Baztan Abentura Parkera joango dira partaideak, egun pasa, bertan aquapark arroilean ibiltzeko asmotan. 08:30ean irtengo da autobusa, eta 18:00etan itzuliko da.

Plaza mugatuak izango dira. Izen-emate orriak ikastetxean banatu dira egunotan, eta bertan jasoko dituzte beteta ekainaren 15ean. Irteeran parte hartu nahi dutenek 64 euro ordaindu beharko dituzte (bi euro gutxiago familia ugariek edota Zuhatza Euskara Elkarteko bazkideek).

Irteerari buruzko informazio gehiagorako, koloreanitz@gmail.com posta elektronikora idatzi dezakete herritarrek.

(Goiko argazkiaren eta bideoaren iturria: www.navarraaventura.com)