Bihar, HH5eko eta LH1-2ko ikasleek 16:30ean daukate jarrita hitzordua udaletxeko arkupeetan. Bertan emango diote hasiera arratsaldea giro onean pasatzeko prestatutako pista-jolasari; ondoren, kaleetan zehar ezkutatuta dauden pistak asmatzea izango dute erronka. Parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, baina gurasoekin batera aritu beharko dute jokoan txanda horretako umeek.
Bigarren txanda LH 3-4-5-6ko haurrei zuzenduta egongo da; 17:30ean hasiko da haientzako prestatutako jolasa, udaletxeko arkupeetan.