Giro aparta Trakamatraka ikuskizunean

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2022ko uzt. 8a, 14:05

Zumardiko kiosko parean ehundik gora ume batu ditu gaur goizean Trakamatrakak.

Gure Giro programazioaren baitan egin da musika-emanaldia, Zuhatza Euskara Elkartearen ekimenez. Kolore Anitz Aisialdi Taldearekin elkarlanean, Kolorez Blai euskal udalekuetako haurrek ere parte hartu dute saioan.

Musikaren munduan modu erakargarrian barneratzeko proposamena da Trakamatrakarena eta, aldi berean, birziklatze-kontzientzia lantzen du. Hori hala, musika-emanaldi didaktikoarekin eman zaio hasiera ikuskizunari; bertan, elementu ezberdinak baliatuta, hainbat musika tresna egiteko jarraibideak eman dizkiete haurrei. Ondoren, tailerra egin dute eta ikasitakoak praktikara eramateko aukera izan dute, talde txikietan banatuta.