Antolatzaileen esanetan, “zoritxarrez eta pena handiz” laga behar izan dute bertan behera LH3-LH6 bitarteko gaztetxoekin egun osoz Elizondo aldera joateko proposatu zuten txangoa.
Dena den, “gaztetxoenen artean euskara sustatzeko helburuari jarraituz, aurrerantzean ere irteerak eta bestelako ekimenak antolatzen” jarraituko dutela nabarmendu dute. Era berean, esker oneko azaldu dira Baztan Abentura Parkera joateko izena eman zuten haurrekin eta ordaindutako dirua datozen egunotan itzuliko zaiela jakinarazi dute.