Unibertsitateko ikasketak amaitzear nengoela, zer egin nahi nuen galdetu zidan amak. Erantzuna argi neukan: lan egin. “Ene, Itsaso, ederra txistea! Lan egin? Haur Hezkuntzako irakasle gisa lan egin? Ez, horixe. Segi ikasten”.
Genero Berdintasunaren Sustapena, goi mailako gradua. Unibertsitatearen ondoren, goi mailako gradua? Batzuek zioten arraroa zela unibertsitateko ikasketak egin ostean lanbide heziketako eskola batean ikastea; beste batzuek, aldiz, ikasten jarraitzeko aukera ona zela esaten zuten.
Badakizue zer? Ikasten jarraitzea dela gaur egungo salbamendu bakarra, izan ere, gurasoekin bizi garen bitartean, nork behar du lan egitea? Ene, engainatuak, guztiak.
Aizue, ez da nire kasua e! Ojo al cristo.
Orain, gustura, oso gustura nago. Pixkanaka hazten nagoela ikus dezaket, pertsona independente bilakatzen, eta etorkizuna pixkanaka marrazten.
Gaztetxoei, eta hain gazte ez direnei, zera esango nieke: etorkizuna marrazteko beti izango duzue aukera. Bitartean, gozatu bizitzaz, bizitzen.