Susana Añonek irabazi du Haitz-Haundiren Gabonetako zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2025ko urt. 23a, 11:55

Haitz-Haundi elkarte artistikoak urtero Gabon sasoian egiten duen zozketak badu irabazlea. Errege Egunean (urtarrilak 6) egin zuten zozketaren zenbaki saritua 1.496 izan zen, eta ordezkoa 1.018. Jarritako epean zenbaki saritua zuen txartelaren jabea agertu ez denez, ordezko zenbakiduna izan da irabazlea. Susana Añonek pozik jaso zuen Jose Ignacio Trekuk pintatutako margolana.

Haitz-Haundikoek, bestalde, zozketan parte hartu duten herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkiete. "Mila esker beste urte batez zozketako txartelak erostera gerturatu zareten guztioi".