Haitz-Haundi elkarteak urte amaierako zozketako zenbaki sarituak jakinarazi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2024ko urt. 5a, 13:08

Jose Ignacio Trekuren bi artelan zozkatu berri ditu elkarte artistikoak. Iragarri duenez, 1.317 eta 2.148 dira zenbaki irabazleak; ordezko zenbakiak, berriz, honakoak dira: 1.615 eta 1.951.

Abenduko ostiral, larunbat eta igandeetan urte amaierako zozketarako errifak saltzen aritu dira Haitz-Haundi elkarteko kideak, eta gaur (urtarrilak 5) jakinarazi dituzte zenbaki sarituak. Jose Ignacio Trekuk egindako bi akuarelek badituzte, beraz, jabeak. Zenbaki irabazleak 1.317 eta 2.148 dira, eta ordezko zenbakiak, aldiz, 1.615 eta 1.951. Sarituak Haitz-Haundi elkarteko kideekin jarri beharko dira harremanetan.

Bestalde, abenduaren 31ra arte izan da ikusgai Haitz-Haundik antolatutako 28. Gabonetako margo eta marrazki erakusketa udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Antolatzaileek azaldu dutenez, herriko hamar artistak baino gehiagok parte hartu dute aurtengo erakusketan; bertan 35 kuadro izan dira ikusgai, beste hainbat eskultura eta zeramika-lanekin batera. Harrera bikaina izan du erakusketak, 100dik gora bisita jaso baititu.