"Bandera trapu bat da haizerik ez badabil"; ekainaren 7an Bilbon gu haizea izango gara

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Deba-Itziar

Gure Esku-k mobilizazio "erraldoi" batera deitu du datorren ekainaren 7rako, Bilbon. Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean egingo da.

Gure Esku-k mobilizatzera deitu du ekainaren 7rako, Bilbon, "jauzi bat egiteko garaia delako". Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean egingo dugu mobilizazioa; orain da etorkizun libre bat idazteko ordua; abian gara, eta aitzina goaz.

Gure Esku Deba-Itziar taldeko kideok bat egingo dugu deialdiarekin eta mobilizaziora batzeko deia luzatu nahi dizuegu herritarroi.