Goaz taldeak bi eguneko antzerki ikastaroa antolatu du astebururako

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2024ko eka. 12a, 10:53

Antzerkizaletasuna pizteko ikastaroa ekainaren 15ean eta 16an egingo da, Agirre jauregian, eta Erika Olaizolak gidatuko du. Aurrez eman behar da izena, Internet bidez.

Goaz Antzerki Taldearen ekimenez eta Erika Olaizola Eizmendi (Azpeitia, 1989) aktore eta zuzendariaren gidaritzapean egingo da Piztu antzerki ikastaroa Deban. Bi eguneko ikastaroa izango da; ekainaren 15ean eta 16ean izango dira saioak, 10:00etatik 13:00etara, Agirre jauregiko Ispiluen gelan.

Edukiera mugatua izanik, antolatzaileek azaldu dute ikastaroan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dutela izena (esteka honetan). 

"Lotsa galtzeko, jolasteko eta inprobisatzeko gogoz" dauden herritarrei ekimenean parte hartzeko deia egin diete Goaz taldeko kideek.