Eguneroko errutinan, ezarritako ordenean eta harremanean babestutako bi ahizpa lasai asko bizi dira beren betiko etxebizitzan. Norbaitek atea jo du. Nor ote da? Badaezpada ere hobe ez irekitzea. Gutun bat ate azpitik agertzen da. Beraien bizitza aldatuko al da? ...ala ez?
Komedia beltz honek umorea eta gizakiaren alderik ilunenari buruzko gogoeta batzen ditu, dibertsioa salbatzeko dena justifikatzeko gai den ikuskizunean.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
- Aktoreak: Edurne Agirrezabala, Araitz Larrea eta Amaia Herrero
- Eszenografia: Joxean Intziarte
- Iraupena: 50 minutu