Norbaitek etxeko txirrina jo digu eta gutun bat eman dit eskura. Pozez zoratzen jarri gara laguntxoa eta biok. Iritsi da garaia! Iritsi da elkartzeko parada! Duela urtebete ez garela laurok elkartu. Urtaroen urteko batzarra iritsi da. Zita garrantzitsua, zalantzarik gabe. Baina... dena nahi moduan aterako ote? Denak elkartzea lortuko ote dute?