'Eucalyptus'

Erabiltzailearen aurpegia Goaz Antzerki Taldea 2024ko mai. 23a, 10:51

Jon Ander Urresti bermeotarrak Eucalyptus antzezlana dakar Itziarko Burugorrira. Maiatzaren 26an izango da emanaldia (doan), 18:00etan, Itziarko Auzo Udalaren ekimenez. Hona hemen sinopsia:

Eukaliptotik abiatuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartzeko lana da hau: "Hau ez da baso bat. Hamen lurra karratua da. Hamen ilarak osatzen doguz. Hamen gatxa da gauzak sustraitik moztea. Hamen, eta hor, eta han. Hau monolaborantza da. Gure bizi-eredua, paisaian islatua. Euskalytus esatea etekin esatea da. Euskalyptus esatea errekin esatea da. Euskalyptus esatea berrekin esatea da. Euskalyptus esatea gutaz aritzea da. Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean. Eta zu, zerk sutzen zaitu?".

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti
  • Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia
  • Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia
  • Iraupena: 60 minutu