Ezkontza bateko jatetxeko komunean kokatzen da umorezko antzezlan hau. Bertan, bazkaria hasten denetik ospakizuna amaitu arteko bizipen eta pasarte desberdinak ikus daitezke: bikote arteko gatazkak, lagunen arteko konplizitate momentuak eta deskontrol egoerak, besteak beste. Nork daki non dauden mugak eta zer gerta daitekeen familia, lagunak eta etsaiak elkartzen dituen festa batean. Alde batetik, emaztearen kuadrilla eta beren arteko nahaspila. Bestetik, senarraren azpijokoa eta bere kuadrillaren desfasea.
Isilpeko maitasuna, lagunen arteko engainuak, bukatzen diren harremanen dolua, zeloak eta umiliazioa, adarrak, drogak... horiek guztiek osatzen dute 150 antzezlana.
Bergaran sortutako antzerki taldea da Kokoxa. Gaur egun, zortzi lagunek osatzen dute taldea eta antzezlan hau guztien artean sortu dute; inprobisazio hutsetik abiatuz asmatutako istorioak dauzka oinarrian.
Fitxa artistikoa:
- Aktoreak: Unai Barrutiabengoa, Garazi Olabarria, Maite Aristegi, Iosu Agirre, Nere Aspiazu, Ana Moñux eta Mikel Uribarren
- Zuzendaritza: Ana Abajo
- Iraupena: 75 minutu