Maria Riveganak eta Itxaso Papayak kontratazio-bitartekaritza egiten duen eMcumeak bulegoan lan egiten dute. Egunero jasotzen dituzte, kuota betetzeko asmoz, emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak. Bidean konpetentziak eragindako oztopoak topatuko dituzte.
Satira musikal honek emakume sortzaileen egoera mahai gainean jarriko du, izenaz eta izanaz; umoretik eta umoretsu, baina kritika egiteko gogoz ere bai.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Olatz Beobide
- Aktoreak: Maria Rivero eta Itxaso Paya
- Eszenografia: Atx diseinua
- Eduki grafikoak: Taom
- Bidelagunak: Katixa Agirre eta Harkaitz Cano
- Iraupena: 60 minutu