Taldearen sorreratik gaur arterainoko ibilbidearen eta gorabeheren berri eman zuten Josu Iriondo eta Itzale Laka taldekideek lehendabizi. 2020an COVID-19aren ondorioz Antzerki Asterik izan ez genuen arren, orain dela 35 urtetik hona, hutsik egin gabe, antolatu du Goaz Antzerki Taldeak Antzerki Astea. Horrela, XXXV. Antzerki Aste honetara iritsiak direlarik, prentsaurrekoan gogoeta egin zuten antzerkigintza amateurraz, hura ikusgarri egiteko nahi eta ahaleginaz eta, aurtengo antzerki astea programatzerakoan, bereziki antzerki talde amateurren alde egindako apustuaz. Hala ere, aipatu zutenez, izango omen da, aurtengoan ere, antzerki talde profesional baten lana ikusteko aukera ere besteen artean.
Aldats pilotalekuan, Goazen lokalean, Kultur Elkartean, Itziarko Burugorrin eta herriko plazan izango dira aurtengo antzerki-emanaldiak. Herrian antzerki eta bestelako ikuskizunak modu duin eta egokian ikusteko areto baten beharraren aldeko aldarria ere egin zuten Goazeko kideek, eta gogorarazi zuten Aldats pilotalekuko sonoritatea ez dela batere egokia antzezlanez gozatzeko.
XXXV. Antzerki Astearen programa osoa hemen irakurri ahal izango duzue.