Hasteko, maiatzaren 25ean, gaur, Aizarnako Antzerki taldeak, Hiru Otsoen komeriak lana antzeztuko du Goazen lokalean. Haurrek osatzen dute taldea eta urtez urte Antzerki Astera etorri ohi da. Bi emanaldi egingo dituzte; bata 10:30ean, eta 11:30ean bestea.
Ondoren, Debako Goaz Antzerki taldearen txanda izango da. Goazek Bilakatu lana dakar oraingoan. Lan hori Itziarren eta Deban antzeztuko dute. Itziarren, maiatzaren 26an, Burugorrin taularatuko dute,19:30ean; Deban, maiatzaren 27an, Goazen lokalean, 19:30 eta 20:30ean. Sarrera 5 eurokoa izango da.
Maiatzaren 28an, 19:30ean Katiuska Antzerki Taldeak (Tolosa) Armiarma lana eskainiko du Goazen lokalean. Sarrera 5 eurokoa izango da.
Azkenik, Antzerki Asteari amaiera jarriz, Elgoibarko Taupada Antzerki Taldeak Zinemakopa lana taularatuko du Aldats Pilotalekuan,19:30ean. Sarrera 5 eurokoa izango da.
Lanen sinopsiak ikusi ahal izateko, hemen XXXV. Antzerki Asteko programa osoa.