Aurrera jarraitzen du emakumeek sorturiko piezak eta emakume aktoreak protagonista dituen Fokupean Festibalak; azaroaren 3an eman zitzaion hasiera GOAZ Antzerki Taldeak antolatutako egitasmoari eta asteburu honetan izango du jarraipena; gaur (azaroak 10), bihar eta igandean izango dira saioak aukeran. Emanaldietarako sarrerak salgai daude turismo bulegoan, baita Internet bidez ere, labur.eus/fokupean estekaren bitartez.
Berriketan-en irakur ditzakezue jaialdiari buruzko xehetasunak eta egitaraua.