Deban eta Itziarren 52 eskaera egin dira Errigoraren azken kanpainan, produktuen truke 12.137 euroko ekarpena eginez herri ekimenari, eta produktuak datozen orduetan iritsiko dira Debara.
Zuhatza Euskara Elkartearekin elkarlanean, boluntario talde batek bihar jardungo du banaketa lanetan. Eskaerak egin dituzten herritarrek Aldats pilolekura jo beharko dute produktuak jasotzera (10:00etatik 13:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara).