Azken urteetako bide beretik, aurten ere harrera ona izan du debarren eta itziartarren artean Eskutik Eskura udaberriko kanpainak. 52 eskaera egin dira, produktuen truke 12.137 euroko ekarpena eginez Errigorari.
Martxoaren 13an amaitu zen Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskatzeko epea, eta produktuak Deban jasotzeko aukera izango dute Zuhatza elkarteko bazkideek. Banaketa maiatzaren 15ean egingo da, Aldats pilotalekuan (11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara).