Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes duen ekimen herritar honek bi kanpaina nagusi izan ohi ditu urtero. Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lemapean bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen dira. Udazkenean, berriz, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lemapean, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dira, eta, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren % 25). Gainera, Agerraldia egitasmo berriaren iturburu eta sustengu ere bada. Informazio gehiagorako: www.errigora.eus.