Kanpaina honetan, oliba-olio birjina estra (bost litroka), arroza, pasta eta kontserbak (hamabi ontziko sortetan) eskatu ahal izan dira, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Guztira 52 eskaera egin dira Deban, eta 8.000 euro baino gehiagoko ekarpena egingo zaio horrela Errigoraren egitasmo herrikoiari.
Ekimena babesteko helburuz, Deban Zuhatza Euskara Elkarteak sustatu eta kudeatzen ditu Errigoraren kanpainak, bazkideei elikagaiak herrian bertan jasotzeko aukera emanez.