Errege kabalgata antolatzen duen taldeak herritarron laguntza behar du hainbat antolaketa, dekorazio eta zaintza lanetarako. Besteak beste, kabalgataren egunean, paje bezala parte hartzeko, ibilbidean antolakuntzan-zaintzan jarduteko, edo apainketa eta desmuntatze lanetan aritzeko laguntza behar da.
Herriko ekintzak bizirik mantendu daitezen, horietan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Izena emateko, bidali mezua ondoko helbide elektronikora:
erregekabalgatadeba@gmail.com
Bertan, izen-abizenak eta kontaktu zenbakia adierazi.
Bestalde, 2026ko urtarrilaren 2an bilera bat egingo da udaletxeko areto nagusian, 19:30etan, parte hartzaile guztiekin, pajeekin eta laguntzaileekin. Egin beharreko dena eta kabalgatari buruzko informazio guztia bertan azalduko da.
Aurten ere, apaingarriak egiteko haur eta helduentzat bi tailer egingo dira, lehenengoa abenduaren 30ean eta hurrengoa urtarrilaren 2an, 18etatik 20etara, Kultur Elkarteko liburutegian. Animatu zaitezte!!