Errege kabalgata antolatzen duen taldeak herritarron laguntza behar du aurten ere hainbat prestaketa, dekorazio eta zaintza lanetarako. Besteak beste, kabalgatan paje bezala parte hartzeko, ibilbidean antolakuntzan eta zaintzan jarduteko, edo apainketa eta desmuntatze lanetan aritzeko laguntzaileak behar dira.
Herriko ekintzak bizirik mantendu daitezen, horietan parte hartzera animatzen zaituztegu. Izena emateko, bidali mezua ondoko helbide elektronikora: erregekabalgatadeba@gmail.com. Bertan, izen-abizenak eta kontaktu zenbakia adierazi.
Bestalde, 2025eko urtarrilaren 2an bilera bat egingo da udaletxeko areto nagusian, 19:30ean, partaide guztiekin, pajeekin eta laguntzaileekin. Bileran zereginak azaldu eta kabalgatari buruzko informazio guztia emango da.
Gainera, berritasun gisa, kabalgata egunerako apaingarriak egiteko bi tailer egingo dira aurten haur eta helduentzat, abenduaren 29an lehenengoa, eta urtarrilaren 2an bigarrena. Kultur Elkarteko liburutegian egingo dira tailerrak, 18:00etatik 20:00etara. Animatu zaitezte!
Aurrez, mila esker.