Zubeltzu zinemaren erosketaren inguruan:
- Urriaren 6an, urriaren 9rako alkatearen bilera deia jaso genuen, gai-ordenik gabe.
- Bilera informatiboa. Lau minutuko azalpenean, alkateak Zubeltzu zinema erosteko erabakia jakinarazi zigun. Ordubete beranduago publiko egin zuten.
- Urriaren 20an Antolakuntza Batzordea: "Zubeltzu zinearen erosketa" aztergai. Ez zen inongo dokumentaziorik erantsi, edozein erabaki hartzea eragotziz.
Ez genuen gure iritzia emateko aukerarik izan, horretarako baliabiderik eskaini ez zigutelako. Horregatik, honako galderak egin genituen, eta erantzuna idatziz jasotzea eskatu genuen:
Tasazioari dagokionean
- Zein enpresak egin du tasazioa?
- Noiz kontratatu zen?
- Zenbat dirutan kontratatu zen?
- Noiz jaso zen tasazioa?
- Zein kopurutan tasatu da?
- Udal teknikariren batek aztertu al du tasazioa (idazkaria, kontuhartzailea, arkitektoa, kultura teknikaria)?
- Udal teknikarien txostenik ba al dago? Zer iritzi dute?
- Zein da Zubeltzu zinemaren balio katastrala?
Kultur Elkartearen eraikinari dagokionean
- Zein teknikarik bisitatu zuten Kultur Elkartearen eraikina?
- Noiz egin zuten bisita hori?
- Txostenik egin al dute?
- Zer kontratu egin zen teknikari horiekin?
- Zenbat dirutan kontratatu zen?
- Udal teknikaririk egon zen bisita horretan?
- Zer iritzi dute udal teknikariek?
- Udal teknikariren batek aztertu al du kanpoko teknikarien txostena? Zer iritzi dute?
ZAP dirulaguntzari dagokionean
- Zein da Debako Udalak egindako eskaera? Dokumentazio osoarekin.
- Noiz bidali zen eskaera?
- Zein izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna edota azken ebazpena?
- Noiz jaso zen Eusko Jaurlaritzaren erantzuna edota ebazpena?
- Zein da dirulaguntzaren kopurua?
- Zein da dirulaguntza jasotzeko epea?
- Zein da dirulaguntzaren gastua egiteko epea?
Debak herritarron beharrak asetuko dituen kultur azpiegitura behar du. Horretarako gardentasuna bermatzea, parte hartzea sustatzea eta dagokion prozedura administratiboa jarraitzea ezinbestekoa da.
Kultur azpiegituraren proiektuaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa bermatu beharra dago, udal teknikarien iritzia kontuan izanik.
Debako Udalak kultur eragileen eta herritarren lanari aitortza eta errespetua zor die eta informazio hau mahaigaineratu behar du.