Edukiontziak kokalekuz aldatu dituzte, Gudarien Plazako obrak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala 2025ko urr. 2a, 10:04

Gudarien Plazan egiten ari diren lanak direla eta, hondakin-edukiontzi batzuen kokapena aldi baterako berrantolatu dela jakinarazi die Debako Udalak herritarrei.

Jarraian zehazten dira aldaketa horiek: 

  • Plastikoa eta papera: Geltoki zaharreko aparkalekuan zeuden edukiontziak Gudarien Plazara eraman dituzte aldi baterako.
  • Organikoa, errefusa eta beira: Edukiontzi horiek ohiko kokalekuan jarraitzen dute, geltoki zaharrean.
  • Hondakin arriskutsuak: Etxeko hondakin arriskutsuentzako edukiontzia, hala nola aerosolak, tresna elektriko txikiak edo pintura, hondartzako sarreran dago eskuragarri.
  • Kafe kapsulak: Kafe-kapsulentzako edukiontzia pasealeku estaliaren atzean jarri da.

Udalak ulermena eskatu die herritarrei aldaketa horien aurrean eta udalerri garbi eta jasangarria mantentzeko behar bezala birziklatzearen garrantzia gogorarazi die.