Debako turismo bulegoak lan eskaintza berri bat argitaratu du, uda sasoiari begira, turismo bulegoko administrari laguntzaile eginkizunak betetzeko. Kontratuak hiru hilabeteko iraupena izango du, turismo-sektorean esperientzia bila dabiltzan pertsonei horretarako aukera bikaina eskainiz.
Izena emateko garaian kontuan hartu beharreko baldintzen artean funtsezkoa da, gutxienez, DBH edo eskola graduatua (edo baliokidea dena) izatea. Gainera, hautagaiek hizkuntza maila aurreratua frogatu beharko dute, bai euskaraz, zein ingeles eta frantsesez ere.
Euskaran, esaterako, C1 edo baliokidea den maila eskatzen da, bai irakurketa, idazketa zein ahozko mailan. Ingelesean, First Certificate edo baliokidea den agiria behar da eta frantsesari dagokionez, gutxienez DELF B2 maila frogatu beharko dute lanpostuan izena ematen dutenek
Interesa dutenek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean eman dezakete izena ekainaren 18a bitarte.