Tenis pista berritua inauguratu eta jaialdia egingo dute bihar kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan

Egunean zehar hainbat partida jokatuko dira, adin ezberdineko taldeetan banatuta eta opariak ere banatuko dira.

Bihar (ekainak 14), Debako Kiroldegiak tenis jaialdia hartuko du, parte hartzaileen adinaren arabera antolatutako erakustaldi, partida eta kirol jokoekin. Gainera, pista berrituaren inaugurazioa egingo da, jokalarien esperientzia hobetzeko eta kantxako baldintzak optimizatzeko egokitu dena.

Lehenik eta behin, goizean eskola-kirolaren topaketa egingo da Lehen Hezkuntzako (8-12 urte) ikasleentzat. 10:00etan hasita 1. eta 2. mailako taldeen partidak jokatuko dira eta, ondoren 3. eta 4. mailakoenak eta azkenik 5. eta 6. mailakoenak

11:00etan tenis pista berriaren inaugurazio ofiziala egingo da, udal gobernuko ordezkarien eskutik. Hauek opariak ere banatuko dituzte parte-hartzaileen artean. Azkenik, 16:00etan, kirol lehiaketei jarraipena emango zaie DBHko ikasleekin.

Luaran Tenis Klubak antolatu du jardunaldia; urtero 70 ikasleri baino gehiagori eskolak eta entrenamenduak ematen dizkie.

Espazio modernoagoa eta funtzionagoa

Debako Udalak egin du kiroldegiko tenis pistaren eraberritze integrala, belar artifiziala jarriz, modu horretara kantxaren baldintzak hobetuz. Esku-hartzeak 48.393,43 euroko kostua izan du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du %40an.

Berritze honen baitan, metro karratuko 12 kilo hondar bota dira, euri egunetan uraren drainatzea bermatzeko eta jokalariei erosotasun handiagoa eskaintzeko ere. Lur berriak oinatzak errazten ditu eta pilotaren botea optimizatzen du, pista kirol hau modu egokian eta atseginean praktikatzeko behar diren baldintzetara egokituz.

Lurzoruaz gain, argi sistema zaharra LED argiztapenagatik aldatu da, udal instalazioan energia aurreztea eta jokalarientzako ikuspen hobea bermatuz. Hobekuntza horiekin, Debak udalerrian kirolak sustatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, kirolari gazteei beren garapenerako gune egokiak eskaintzeko urratsak emanez.