Argitaratu dira 2025eko udarako toldoen esleipendunen behin betiko zerrendak

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala

Esleipendunek ekainaren 8ra arteko epea izango dute norberari dagokion tarifa ordaintzeko; hala egin ezean, toldoa galduko dute.

Alegazioak aurkezteko epea amaituta, Debako Udalak publiko egin ditu 2025eko udan hondartzan toldoak alokatzeko esleipendunen behin betiko zerrendak (HEMEN ikusgai). Zerrenda horietan agertzen diren pertsonek ekainaren 8a baino lehen egin behar dute ordainketa, esleitutako toldoa erabili ahal izateko.

Hala, ordainketa banku-transferentzia bidez egin beharko da kontu korronte honetara: IBAN: ES44 2095 0043 1091 2555 3561

Ezinbestekoa da transferentziaren kontzeptuan eskatzailearen izen osoa eta esleitutako toldo zenbakia adieraztea. Gainera, ordainagiria posta elektronikoz bidali behar da helbide honetara: debahondartzazerbitzua@gmail.com.

Zerbitzuarekin zerikusia duen edozein kontsulta edo argibidetarako, interesdunek 688 62 50 08 telefonora deitu dezakete.

Udalak gogorarazi du dagoeneko ez direla alegazio gehiago onartuko. Ordainketa epe barruan egiten ez dutenek toldo-eskubidea galduko dute, eta itxaron-zerrendako pertsonei esleitu ahal izango zaie. Zerrenda hori bajen arabera eguneratuko da, betiere lehentasun-ordena errespetatuz.

2025eko zerbitzuak eta tarifak
Toldoen alokairua:
  • Denboraldi guztirako toldoa lehen ilaran: 245 €
  • Denboraldi guztirako toldoa bigarren ilaran: 220 €
  • Toldoa hilabeteko: 130 €
  • Toldoa asteko: 70 €
  • Toldoa eguneko: 20 €
Aulkiak eta eguzkitakoa gordetzeko zerbitzua:
  • Aulkia denboraldi guztirako gordetzea: 60 €
  • Aulkia hilabetez gordetzea: 30 €
  • Eguzkitakoa denboraldi guztirako gordetzea: 40 €
Dutxa zerbitzua:
  • Eguneko dutxa: 2,5 €