Joan den apirilaren 28az geroztik, txartelaren erabilera ezinbestekoa da Deban edukiontzi marroia zabaldu ahal izateko.
Horren harira, Debako Udalak jakinarazi du oraindik ere txartela eskuratu edota etxean jaso ez duten herritarrek udaletxeko harreran jaso dezaketela maiatzaren 16ra bitartean, bulego ordutegian, hau da, goizeko 08:00etatik 14:00etara.
Era berean, udalak gogorarazi du poltsa organikoak dituzten makinak txartel hori erabiliz ireki daitezkeela.