Banatu dituzte 'Deba 100 hitzetan' eta eskolako ipuin eta ilustrazio lehiaketen sariak

Erabiltzailearen aurpegia Berriketan 2025ko mai. 9a, 09:20

Apirilaren 29an banatu zituzten bi sariketei dagozkien sariak. German Urtega eta Sebastian Manuel Barranco nagusitu dira 'Deba 100 hitzetan' lehiaketan. Ipuin ilustratuen lehiaketak sei irabazle izan ditu (kategoriaren arabera banatuta) eta ilustrazio lehiaketan, aldiz, lau ikasle saritu dituzte.

Literatura eta artea ospatzeko bi ekitaldi izan zituen jardunaldiak. Goizean, 11:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eskola-lehiaketako sari banaketa egin zen eta sarituek beren lanak aurkeztu zituzten, musikaz girotutako ekitaldian. Arratsaldean, 19:00etan, Agirre Jauregiko Ispiluen gelan, Deba 100 hitzetan lehiaketaren sariak banatu zituzten. Ekitaldian, irabazleek beren kontakizunak irakurri zituzten, eta epaimahaiak hitz batzuk eskaini zizkien parte-hartzaileei. Gainera, 2024ko edizioko lan sarituak jasotzen dituen Hitzen Bilduma liburua aurkeztu zuten.

Deba 100 hitzetan

Deba 100 hitzetan lehiaketaren 2025eko edizioan 63 kontakizun jaso zituzten guztira; 25 euskaraz, horietatik 13 tokiko parte-hartzaileenak, eta 38 gaztelaniaz, Debako egileen 6 lanekin tartean.

Euskarazko kategorian, Beasaingo German Urtega Garmendiak jaso zuen lehen saria (300 euro), Deba kirol anitzetan lanarekin. Bigarren saria, 200 eurokoa, Hernaniko Iñigo Legorburu Arregiren Trostan lanarentzat izan zen. Gainera, saritu gabeko tokiko lan onenaren saria, 150 eurokoa, Jone Fernandez Iglesiasen Sillarrizko begiak lanak jaso zuen.

Gaztelaniazko kategorian, lehen saria, 300 eurokoa, Sebastian Manuel Barranco Ledo madrildarraren Fronton Euskal Jolas, Deba. Julio 1949 lanak jaso zuen. Bigarren saria, 200 eurokoa, Gasteizko Vicente Arrizabalaga Loizagaren Falta uno lanarentzat izan zen. Azkenik, saritu gabeko tokiko lan onenaren saria, 150 eurokoa, Rafael Bravo Arrizabalagaren El color de las camisas lanak jaso zuen.

Ipuin eta ilustrazioen eskola-lehiaketako saridunak

Ipuin eta ilustrazio lehiaketak hurrengo ikasleak saritu zituen kategoria desberdinetan.

Ilustrazio modalitatean:

A mailan (HH5)

  1. saria: June Unzetabarrenetxea Martinez
  2. saria: Bruce Quispe Gutierrez

B mailan (LH1)

  1. saria: Paule Sotelo
  2. saria: Ekain Izagirre Olaziregi

D mailan (LH2)

  1. saria Paule Aprea Irusta
  2. saria: Aimar Ameztoy Stefanica

“Ipuin bihurtutako ilustrazio” modalitatean

E mailan (LH3)

  1. saria: Altair Laguna Hermo
  2. saria: Unai Pastor Aranberri

F mailan (LH4)

  1. saria: Mark Díez García
  2. Ane Iraolagoitia Subinas

“Ipuin librea” modalitatean

G mailan (LH5)

  1. saria: Kattalin Sudupe Arrizabalaga
  2. saria: Lea Bravo

H mailan (LH6)

  1. saria: Maite Beitia Azkoitia
  2. saria: June Lobo Eraña.

Sarietan jolas hezitzaileak, ipuinak, liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak banatu zituzten, gazteen artean irakurketa eta sormena sustatzeko helburuz.