Debako Musika eta Dantza Eskolak aurrematrikula epea ireki du datorren ikasturterako. Hala, interesdunek ekainaren 2ra arte egin ahal izango dituzte izen-emate berriak eta bajen tramitazioa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, eskolarekin harremanetan jar daiteke musikaeskola@deba.eus helbide elektronikora mezua idatzita edo 943 19 20 16 telefonora deituta.