Bihar (maiatzak 1) abiatuko da berriro TAO zerbitzua Deban, udalerriko gune egokituetan aparkalekuaren erregulazioari hasiera emanez. Hala, egun horretatik aurrera beharrezkoa izango da aparkatzeko eskuragarri dauden sei txarteletako bat (bertakoen zein bertako berezien txartela, udatiarrena, merkatariena, enpresena edota leasing modalitatekoa) izatea.
Txartela izan ezean, TAOrik gabeko eremuetan aparkatu ahal izango da, hala nola Artzabalgo aparkalekuan.
Baimenen kudeaketa errazteko, txartel horien eskaerak Udaltzaingoaren ohiko bulegoetan (Portu Kalea, 1) edo udalaren herritarrentzako arreta zerbitzuan egin ahal izango direla jakinarazi dute.
Eskaera egiteko inprimakiak udalaren webgunean ere eskuragarri daude.
2025eko TAO txartelen modalitateak, baldintzak eta prezioak
- Egoiliar arrunta (10 euro)
- Deban erroldatutako pertsonentzat, urtarrilaren 1eko egoeraren arabera eta Deban alta emandako ibilgailuarekin.
- Udal zergak eta tasak egunean izatea eskatzen du.
-
Egoiliar berezia (60 euro)
-
Urtean zehar erroldatutako pertsonentzat edo beste udalerri batean baja emandako ibilgailua Deban alta emandako pertsonentzat.
-
Egoiliar arruntaren txartelaren eskubide berak.
-
Udatiarra (60 euro)
-
Deban erroldatuta ez dauden baina udalerrian etxebizitza jabetzan edo alokairuan duten pertsonentzat (gutxienez hilabete).
-
Jabearen edo alokatzailearen lehen mailako senide batek ere eska dezake.
-
Enpresak (60 euro)
-
Deban lan egiten duten erroldatu gabeko pertsonentzat. Lan-jarduera justifikatu eta enpresa-ziurtagiria aurkeztu behar dute.
-
Leasing (30 euro)
-
Deban erroldatuta dauden eta ibilgailua enpresaren izenean edo leasing-ean duten pertsonentzat.
-
Gidariak leasing-eko edo lan egiten duen enpresako ziurtagiria aurkeztu beharko du.
-
Merkatariak (30 euro)
-
Txartela saltokia garatzen duen jardueraren titularrak eskatu ahal izango du.
-
Eskatzaileak jarduera-lizentziaren egiaztagiria aurkeztu beharko du.
Horrez gain, Luzaro eskolako eta Mendata BHIko langileentzat ere txartel berezi bat eskainiko da, astelehenetik ostiralera, 6. sektorean, maiatzean, ekainean eta irailean (08:00etatik 18:00etara).
Baimen guztiek urteroko balioa izango dute eta ibilgailuaren aurrean ikusgai jarriko dira. Galdu edo hondatu egiten bada, kopia bat eskatzea posible izango da 10 euroko kostuarekin. "Debako Udalak eskaerak aldez aurretik izapidetzeko eskatzen du, zerbitzua hasi aurretik baimendutako ibilgailuak behar bezala identifikatzea bermatzeko", adierazi dute.
Informazio gehiagorako, ordenantza osoa web atarian kontsulta daiteke, baita arreta guneetara jo ere.