Debako Haurreskolak apirilaren 22an irekiko du 2025-2026 ikasturterako matrikulazio epea, 2024an eta 2025ean jaiotako haurrentzat. 0-2 urte bitarteko umeentzako doako zerbitzu publiko honen helburua kalitatezko hezkuntza goiztiarrerako sarbidea erraztea eta txikienen garapen integrala sustatzea da.
Eskaerak apirilaren 22tik maiatzaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, bai telematikoki, bai aurrez aurre haurreskolan bertan (Anguleru kalea, 2). Edozein zalantza argitzeko, herritarrek 943 19 20 81 telefonora deitu edo deba.deba@haurreskola.eus helbidera idatzi dezakete.
Era berean, apirilaren 28an ate irekien jardunaldia egingo da, 16:30etik 18:00etara, instalazioak eta hezkuntza proiektua ezagutzeko.