Debako Udalak San Roke jaietako kontzertuak antolatzeko bilera irekia egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Debako Udala 2025ko ots. 19a, 09:45

Bilera 19:00etan izango da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Debako Udalak aurtengo San Roke jaietako kontzertuak antolatzeko interesa duten herritar guztiak gonbidatu ditu bihar (otsailak 20), 19:00etan, osoko bilkuren aretoan egingo den bilera irekian parte hartzera.

Aurreratu dutenez, musika programazioa, artisten aukeraketaren eta ospakizunarekin lotutako beste alderdi batzuen xehetasunak koordinatzea eta horiek antolatzeko herritarren ideia eta proposamenak ezagutu eta jasotzea da batzarraren helburu nagusia.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi kultura@deba.eus helbide elektronikora.