Orain dela 50 urte, leku hau oso preziatua zen: harribitxiak, arrantzarako zizareak, karramarroak (lapatxoak), izkirak eta txirlak ikusten genituen bertan, baita angulak ere harrien azpian. Eta, gaur egun, olgetarako lekua da; itsasbeherak azalera handiko lur eremua uzten du agerian eta, gainera, bertaraino itsasadarraren pasealekutik jaitsi gaitezke.